Informazio orokorra
Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa Lizitatzaile eta Sailkatuen Erregistroa
Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa Lizitatzaile eta Sailkatuen Erregistroak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-sektore publikoetakoekin eta tokiko sektore publikokoekin kontratatzen duten edo kontratatzeko moduan dauden enpresa indibidual eta sozialei buruzko datuak biltzen ditu.
Datu horiek EAEko administrazio publikoen kontratazio-organoen eskura jarri dira, erregistroan inskribatuta dauden enpresen gaineko kontsultak egiteko eta haiei buruzko informazioa eskuratzeko.
Euskadiko kooperatiben legea
Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzen duen urriaren 7ko 5/2021 Legeak zortzigarren artikuluan ezartzen du: "Bigarren xedapen iragankorraren 2. paragrafoa aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita: «2023ko abenduaren 31ra arte, sozietate kooperatiboek beren estatutuak berrikusi eta egokitu beharko dituzte lege honetan jasotako agindu-izaera duten arauetara»".
Informazio gehiago: 5/2021 LEGEA, urriaren 7koa, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzekoa (EHAA 209 zk., 2021/10/20).
Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa Lizitatzaile eta Sailkatuen Erregistroan inskribatuta egoteak dituen abantailak
- Enpresek parte hartzen duten lizitazio-prozesuen izapidetzea sinplifikatzea eta arintzea, eta, zenbait kasutan, dokumentazio erredundantea entregatu beharrik ez izatea.
- Inskribatuta dagoen enpresa bakoitzak horren berri ematen duen ziurtagiri bat du; horri esker, Euskal Administrazio Publikoaren lizitazioetara aurkez daitezke. 6 hilabeteko iraupena du, eta behin sei hilabete igarotakoan berritu egin beharko da (ikusi automatikoki berritzea).
- Komeni da adieraztea gero eta administrazio gehiagok egiten duela prozedura hori telematikoki, eta horrek asko errazten duela prozesua enpresentzat.
- Enpresa lizitatzaileen erregistroan inskribatuta egonez gero eta ziurtagiria indarrean, enpresek zuzenean erabil dezakete lizitazio elektronikoaren aplikazioa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa Lizitatzaile eta Sailkatuen Erregistroa, prozedura garrantzitsuenak
- Alta Emateko edo Inskribatzeko Prozedura
- Ziurtagiria Berritzea
- Ziurtagiria aldaketa
- Enpresen bilatzailea: ziurtagiria deskargatzea
- Kontratatzeko debekuak
Zalantzarik izanez gero: Kontaktua
Zalantzarik izanez gero:
Arazo teknikoak, aplikazioetara sartzeko arazoak, fitxategiak bidaltzekoak, sinadura-arazoak edo, azken finean, izaera telematikoko edozein arazo baduzu:
CAU (Erabiltzailearen Laguntza Zentroa):
- Helbide elektronikoa: laguntzakpe@euskadi.eus
- Telefono-zenbakia: 945016298 (Jendearen arretarako ordutegia: 7:45etatika 20:00(eta)ra)
Kudeaketa-arazoak badira:
- Helbide elektronikoa: keo@euskadi.eus (kontsultetarako bakarrik, ez dokumentazioa bidaltzeko).
Azken aldaketako data: