Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Ekonomia- eta finantza-kaudimenari eustearen urteko justifikazioa

Argitalpen-data: 

Ekonomia- eta finantza-kaudimenari eustearen urteko justifikazioa 

Espainiako ordenamendu juridikora 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten duen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 82 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, kaudimena mantentzea egiaztatzen duen dokumentazioa dagokion erregelamenduz ezarritako epeetan aurkezten ez bada, dituen sailkapenen etete automatikoa izango du ondorio eta, baita, sailkapen-errebisioaren espedientaren irekiera. 

Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa mantentzearen justifikazioa urtero aurkeztu behar denez, gogorarazten dizuegu 2022KO KONTUENA EZ AURKEZTEAK, 2018ko irailaren 4ko 23:59a baino lehenago, duen sailkapenaren ETETE AUTOMATIKOA ekarriko duela. 

Ekonomia- eta finantza-kaudimenari bide telematikoz eutsi ahal izango zaio, esteka honetan: Ekonomia eta finantza kaudimena izatea - Enpresen sailkapena (leiho berri batean irekitzen da)