Kaudimen tekniko eta profesionalari eusteko justifikazioa
Argitalpen-data:
Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 82. artikuluaren arabera (Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora), lege horren babesean sailkatutako enpresek hiru urtean behin justifikatu behar dute beren kaudimen tekniko eta profesionalari eustea, emandako sailkapenari eusteko.
Aipatutako kaudimenari eusteko eskaera izapidetzen ez bada, automatikoki etengo dira egindako sailkapenak, eta sailkapena berrikusteko espediente bat irekiko da.
Kaudimen tekniko eta profesionalari bide telematikoz eutsi ahal izango zaio 2023ko azaroaren 29tik aurrera, Kaudimen tekniko eta profesionalari eustea atalean horretarako gaitutako estekan.
Dagokion oharra baldintza hori bete behar duten enpresei bidaliko zaie, eta hiru hilabeteko epea egongo da hori jasotzen denetik zenbatzen hasita.